
Konferentziaren helburua, hotzeko forjaketa edo estanpazioaren inguruko ezagutzen eta azken berrikuntzen difusioa da, nazioarteko lankidetza ardatz hartuz, prozesu ezberdinei loturiko ezagutzak sustatuko direlarik. 14 herrialde desberdinetako 110 aditu baino gehiagok eman dute izena dagoeneko.
Debagoienean eta ondoko eskualdeetan hotzeko forjaketan diharduten enpresa ugari daude eta sektore horren formazio espezifikoa eskaintzen da 2008az geroztik Miguel Altuna Lanbide Heziketan.

Konferentzia Donostian izango den arren, Debagoieneko eta inguruko eskualdeetako 12 enpresa eta berrikuntza zentro bisitatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.
Bilkuran entzule bezala parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik ere. Konferentziari buruzko informazio guztia icfg2019.maltuna.eus web orrian dago eskuragarri.
