Gaur abiatuko dute Bergara Hiria pilota txapelketa, promes mailan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko ira. 6a, 09:44

Bergara Hiria pilota txapelketako partidu bat, iaz.

Bergara Hiria emakumezkoen pilota txapelketaren bigarren edizioa irailaren 6tik urriaren 1era izango da. Aurten, iaz ez bezala, txapelketa promes mailan bakarrik jokatuko da. Sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta, eta lehen finallaurdenak gaur jokatuko dira, Udal Pilotalekuan, 18:30ean hasita. Finala urriaren 1ean izango da, 19:30ean. 

BKEko pilota sailak azaldu du zergatik izango den txapelketa promes mailakoa: "Arrazoia da ekain amaieran Emakume Pilotarien Elkartea (EPE) eratu dela eta eurekin ez dugula akordiorik lortu gure txapelketan joka dezaten. Elkartetik kanpo badaude pilotariak maila nagusian joka dezaketenak, baina oraindik egoera nahiko aldrebestuta dago, ez dugu argi nortzuk dauden eta nortzuk ez, eta informazio zehatza izan arte promes mailakoa egitea erabaki dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak