Antolatzaileek azaldu dutenez, konferentziaren helburua da hotzeko forjaketa edo estanpazioaren inguruko ezagutzen eta azken berrikuntzen difusioa, nazioarteko lankidetza ardatz hartuta, eta prozesu ezberdinei loturiko ezagutzak sustatuko dira. 14 herrialde desberdinetako 110 aditu baino gehiagok eman dute izena dagoeneko.
Debagoienean eta ondoko eskualdeetan hotzeko forjaketan diharduten enpresa ugari daude eta sektore horren formazio espezifikoa eskaintzen da 2008az geroztik Miguel Altuna Lanbide Heziketan.
Bilkuran entzule bezala parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik ere. Konferentziari buruzko informazio guztia izateko, klikatu hemen.