Duela hamar urte ekin zion bideari Angiolillo liburutegiak eta ordutik hona 60 liburu aurkezpen eta hitzaldi ugari antolatu dituzte. Hala, irailetik aurrera 10. urteurrena ospatuko du liburutegiak eta hain zuzen, "egunero ez direlako hamar urte betetzen", ekintza ugari antolatu dituzte, urteurrena "berezia" egiteko asmotan. Horien artean daude liburu aurkezpenak eta hitzaldiak, baina oraingoan herriko auzo ezberdinetara eramaten saiatuko dira.
Lehena, asteartean
Hasteko, datorren asteartean, irailak 10, 19.00tik aurrera, Kartzela zaharrean Carlos Taibo idazlea egongo da "Ante el colapso. Por la autogestion y por el apoyo mutuo" bere azken liburua aurkezten. Carlos Taibo Arias (Madril, Espainia, 1965) idazlea eta editorea da, eta Administrazioetako eta Politika Zientzietako irakaslea da. Altermundismoaren, deshazkundearen, zuzeneko demokraziaren eta anarkiasmoaren aldekoa da. Hogeita hamar liburutik gora idatzi ditu, gaztelaniaz nahiz galizieraz, eta hitzaldi ugari eskaini ohi ditu. 15M mugimenduaren sustatzaileetako bat ere bada.