Bi danborradetarako hurrengo entseguak irailaren 3an, 4an, 9an, 10ean eta 11n izango dira, gaurkoen leku eta ordu berean.
Gaur, irailak 2, hasiko dituzte San Martin jaietako helduen eta umeen danborradetarako entseguak. Umeen entsegua 19:00etan izango da eta helduena 20:00etan, seminarioko patioan; umeek eta helduek gerrikoa eraman beharko dute. Helduen danborrada irailaren 15ean izango da, eta umeena irailaren 16an, San Martin egunean. Udalak hurrengo astean emango du egitarau osoaren berri.
Bi danborradetarako hurrengo entseguak irailaren 3an, 4an, 9an, 10ean eta 11n izango dira, gaurkoen leku eta ordu berean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.