AP-1eko Bergara iparraldeko ordainlekuko bideadarrak txandaka itxiko dituzte gaur eta etzi

Jone Olabarria 2019ko ira. 2a, 09:44

Argiak aldatzeko lanak direla eta, AP-1 erako sarrerarako bideadarra gaur gauean, irailak 2, itxiko dute eta irteerakoa asteazken goizaldean, irailak 4. Mozketak irauten duen bitartean Bergara hegoaldeko ordainlekua erabiltzea gomendatzen dute.

Astelehen gauean, irailak 2, eta asteazken goizaldean, irailak 4, AP-1eko  Bergara Iparraldeko ordainlekuko bideadarrak txandaka itxiko dira argiak aldatzeko. Astelehenean 23:00etatik 06:00etara Behobia noranzkoko bideadarreko luminariak aldatuko dira eta asteazken goizaldean, 01:00etatik 04:00etara, autobidetik Bergarara irtetekoak. AP-1 eta AP-8ko autobideetan aldatuko diren 3.704 argi-puntuek eraginkortasun energetikoa hobetzea dute helburu, guztira 1.705.519 euroko aurrekontuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak