Erik Cuevasek eta Arkaitz Amenabarrek prestatu dituzte patata gozoenak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko irailaren 1a

Patatak osintxuar erara prestatu behar zituzten auzoko jaietako sukaldaritza lehiaketan. Hamar lapikokada egin zituzten taldeka edo bikoteka. Atzo gaueko auzo afarian jan zituzten denak eta Erik Cuevasek eta Arkaitz Amenabarrek prestatutakoak izan ziren gustukoenak. Bigarren sailkatu ziren Uxue Zubizarreta, Alain Yarza, Beñat Aberasturi eta Anuk Bolunburu. Hirugarren postuan, Ainhoa Arbelaitz eta Maddi Arando. 105 lagun elkartu ziren afaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak