Festa eguna izan zuten atzo Bergarako San Lorentzon ere. Abuztuaren 10a da San Lorentzo Eguna, baina hil amaieran ospatzen dute bergararrek.
Eguerdian ekin zioten egitarauari eta arratsaldean izan ziren ekintza nagusiak. Neska-mutikoak gustura ibili ziren puzgarrietan eta auzotarrek ondo gozatu zituzten afari pasada egiteko prestatutako sardina erreak.