Avironen eta Gazteluzarraren kontra galdu egin du Bergarak

Julen Iriondo 2019ko abu. 31a, 22:07

Hirukoa jokatu dute arratsaldean Agorrosin futbol zelaian. Etxekoen bi partiduetan 1-2 izan da emaitza. Baionako Avironek irabazi ditu bere bi neurketak. Bergararren entrenatzaile Jose Javier Barkero, dena den, gustura da taldea egiten ari den prestaketarekin.

Arratsaldeko lehen neurketan Avironek 2-0 irabazi dio Gazteluzarrari. Gero, lapurtarrek 2-1 hartu dute mendean Bergara –Ibai Leizeagak egin du etxekoen gola–. Azkeneko neurketan, berriz, Markel Garairena izan da gola.

"Bi neurketetan antzera pasatu zaigu, dominatu egin dugu, baina kontraerasoan arriskua sortu digute, eta horrela iritsi dira golak", zioen Barkerok, liga hasi aurreko asteetan landu beharreko gauza dela aitortuz. 

Dena dela, baloiarekin taldeak egindako lanarekin pozik agertu da: "Aukerak sortu ditugu". Duen taldearekin "oso gustura" dagoela zioen, eta fisikoki ari direla puntua hartzen: "Hori da orain garrantzitsuena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak