Aurreko urteetan moduan aurten ere egin dute bolo jokoa. Martin Mujika izan da irabazlea eta Mikel Iraurgi bigarren sailkatua. Botaldi onenaren saria berriz, Andoni Mujikak irabazi du.
Umeendako ere prestatu dituzte jolasak eta oso ondo ibili direla esan du Ekain Aranberri auzotarrak.
Auzo bazkarian 50 lagun elkartu dira eta ermitan bazkaldu dute guztiek elkarrekin. Arratsaldean musika eta kantu saioa dute eta afaltzeko, berriz, berakatz-zopa.