Jose Miguel Laskurainek Ton.pendium Emsemble Wien orkestra zuzenduko du azaroan

Mirari Altube Arrese 2019ko abu. 30a, 10:00

Bergarako Txistulari Bandako zuzendari den Laskurainek Ton.pendium Emsemble Wien orkestra zuzenduko du Vienan (Austria), azaroan. Haren esanetara jardungo dute nazioartean entzute handiko hainbat musikarik, Matei Iochimescu flauta-jole errumaniarrak, esaterako.

Kontzertu horrez gain beste hitzordu garrantzitsu batzuk ere baditu Laskurainek datozen hilabeteotan: Debabarreneko orfeoia zuzenduko du Deban, Elgoibarren, Salamancan eta La Alberca herrian; Bergarako musika eskolako orkestra Santa Zezilia egunean, Bergaran; Alizia musikala Kursaalean (Donostia) 2020ko urtarrilaren 4an; eta apirilean, Belarusko Irrati-Telebistako Orkestraren gidaritza hartuko du beste behin ere Minsken (Bielorrusia).
 
Laskurain Bergarako musika eskolako irakaslea da, baita Debabarreneko orfeoiaren zuzendaria ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak