Udalak jakinarazi du epe horretan ibilgailuen trafikoa bermatuta egongo dela, nahiz eta eragozpenak sortu daitezkeen. Edozein eragozpen edo argibide azaltzeko Udaleko Bulego Teknikora (2. solairura) zuzentzeko eskaera egin du Udalak.
Ugarte kalean –San Lorentzo poligonoko industrialdean–, bidegorriaren ondoan, ingurua berrurbanizatzeko eta azpiegiturak berritzeko lanei hasiera eman die gaur goizean Bergarako Udalak. Obrak Construcciones Artzamendi SA enpresa adjudikazio-hartzaileak egingo ditu eta obraren iraupena "hiru hilabetekoa" izango da gutxi gorabehera.
Udalak jakinarazi du epe horretan ibilgailuen trafikoa bermatuta egongo dela, nahiz eta eragozpenak sortu daitezkeen. Edozein eragozpen edo argibide azaltzeko Udaleko Bulego Teknikora (2. solairura) zuzentzeko eskaera egin du Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.