Aire Ahizpak hirukotearen emanaldia, bihar, Labegaraietan

Maialen Regueiro 2019ko abuztuaren 6a

Bergaran, hainbat musika emanaldi izango dira abuztuan, eta horietako bat bihar, 20:00etatik aurrera, Aire Ahizpak eskainiko dute, Labegaraietan.

Miren, Amaia eta Paxkalinek osatzen dute hirukotea eta txikitatik aritu dira etxean kantuan. Nafarroa Behereako ahizpa hauek, etxean entzun dute musika eta baita bertsoak ere. Bidexka du izena hirukotearen diskoak, non kantu batzuk Sebastien Desgrans akordeoi jotzailearen laguntzarekin abesten dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak