Denboraldi-aurreko lehen norgehiagoka izan da bi taldeentzat eta Errealak baloiaren kontrola izan duen arren, Osasunak arriskua sortu du gipuzkoarren atea inguruan batez ere partiduaren lehen ordu laurdenean. Pixkanaka errealeko jokalariek zelai erdia kontrolatu dute eta hainbat aukera izan dituzte gola egiteko, baina Osasunako Maria Sampalo atezainak lan bikaina egin du atea hutsean mantentzeko.
Bigarren zatian bi taldeek izan dituzte gol aukerak Agorrosinen batutako ikusleen poztasunerako. Hala ere, azken segudora arte Realak ez du lortu partiduko gol bakarra egitea. Erdiraketa bat errematatu ostean lortu du berau Ane Etxezarretak.