Berdintasunaren alde
Bergarako Udalak berdintasunaren aldeko gizarte zuzenaren alde egiteko konpromisoa duela adierazi du eta herritarrei "edonolako eraso sexistari aurre egiteko" deia luzatu die.
Era berean, "emakumeen aurkako indarkeriak salatu behar ditugu" adierazi dute oharrean eta bergararrei "erasoak gaitzesteko ekintzatan parte hartzera" gonbidatu diete.