Ibargarai kalea itxita 10 egunez asfaltatze lanengatik

Goiena 2019ko abu. 1a, 12:00

Gune batzuetan zorua altxatuko dute egonkortzeko.

Gaurtik, abuztuak 1, datorren abuztuaren 9ra bitartean, Ibargarai kalea itxita egongo da bi norabideetan, asfaltatze lanak direla-eta.

Hain justu ere, Palmerako biribiletik Ertzaintzaren komisariaraino itxiko dute kalea. Ondorioz, zirkulazioa Arrizuritik bideratuko da.

Horrez gain, Ibargarai 9ko eta Oxirondo 2ko autobus geltokietan ez da zerbitzurik egongo lanek irauten duten bitartean.

Udaltzaingoak gomendatzen du egun horietan saihesbidea erabiltzea, ezinbestean erdigunera sartu beharrik ez bada.

Ur zikinak batzeko kolektorea

Bestetik, Ibargarain bertan, Migel Altuna zaharrean, bidea itxita dago Seminarioko jolastokian eta inguruan egiten ari diren obrak direla-eta. Ur zikinak batzeko kolektorea egiten ari dira. Trafikoan aldaketak ekarri ditu horrek, Joan XXIII. plazara sartu eta irtenak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak