Emaitzak
Rokoso Team eta San Lokalek jokatu zuten finala seminarioko patioan, lehen taldeak 4-0 irabazi zuelarik. Hirugarren eta laugarren postuei dagokionez, Nottingham Prisak 3-2 irabazi zion Murtziako Potzua taldeari.
Horrez gain, beste hiru sari banatu zituzten: pitxitxi saria, Xabi Aspiazuk jaso zuen, hamar gol sartu izanagatik, Iosu Herranek txapelketako jokalari onena izateagatik beste sari bat jaso zuen eta azkenik, Jon Duranak jokalari berezia saria jaso zuen.