Erakusketaren izenak adierazten duen bezala, arrasatearraren lanak abstraktuak izango dira eta abstrakzio horren baitan, koloreek garrantzia handia dute. Baskararen esanetan, koloreak eta formak bere buruan ikusten eta sentitzen duen hori adierazten laguntzen diote.
Ordutegia
Erakusketa abuztuaren 2tik irailaren 8ra bitartean egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan, honako ordutegian: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30etara bitartean, zapatutan goizez, 12:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30etara bitartean eta azkenik, domeka eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Arantza Baskaran artista
Arantza Baskaran Arrasaten jaio zen 1946an eta txikitatik izan du pinturarekiko interesa. Autodidakta gisa hasi zen mundu honetan sartzen. Hasierako urtetan, errealismoa landu zuen Baskaranek, baina errealismotik abstrakzioa lantzera pasa zen. Hala, bere bizipenak, esperientziak edota sentimenduak pintura abstraktuaren bidez transmititzen ditu.