Udan liburua irakurri eta irailean solasaldia egiteko proposamena Martxanterak taldearen eskutik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko uzt. 31a, 12:00

Martxanterak talde feministak Bell Hooks idazlearen Feminismoa denon kontua da liburua irakurtzeko proposamena egin du uda honetarako. Izan ere, helburua da liburua irakurri eta ondoren horren inguruko solasaldia egitea, irailaren 11n.

Solasaldia irailaren 11n izango da, kartzela zaharrean, 18:30etik 20:00etara. Harremanetarako helbidea hau da: martxanterak@gmail.com.

Euskaraz eta gazteleraz

Liburua liburutegian edo liburu-dendetan eskura daiteke. Euskarazko bertsioa Katakrak argitaletxearen eskutik lor daiteke; bestalde, gazteleraz irakurtzeko aukera ere egongo da, Traficantes De Sueños editorialaren eskutik. Gaztelerazko bertsioa sarean irakurtzeko aukera ere badago, Traficantes.net atarian.

Hedabideek sortutako aurreiritziak baztertu guran

Bell Hooks ezizenaren atzean, Gloria Jean Watkins aktibista feminista afroamerikarra dago. Liburuak, besteak beste, feminismoaren inguruan hedabideek sortutako aurreiritziak baztertzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak