Bihar, barikua, izango da Berumuga zikloaren azkeneko emanaldia. Betiko moduan, emanaldia Espoloian izango da, 22:00etan, doan. Izenak adierazten duen moduan, bi anaia izango dira taula gainean: De Diego Brothers.
Abel Boquerak organoan eta Caspar St. Charles baterian lagun dituztela izango dira Espoloian De Diego Brothers. Jazza bere osotasunean eskaintzen dute Juan eta Victor anaiek. Bilbon sortuak eta goi mailako ikasketak Bilbon bertan egin ondoren, Bartzelonara joan ziren bizi izatera.
Han sortutako proiektuarekin datoz oraingoan. Bebop eta cool-etik abiatutako musika eskaintzen dute, swing eta hard bop ukituarekin. Euren doinuetan Horace Silver bezalako artisten eragina nabari da, baita Lee Morgani musikariari egindako keinuak ere. 25 urteko ibilbidea dute.