Abuztuan ordutegi berezia izango dute udal zerbitzu gehienek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uztailaren 31

Bergararren arreta zerbitzua, artxiboko argazki baten.

Udalak jakinarazi ditu abuztuko ordutegi bereziak. Esate baterako, udaletxeko bergararren arreta zerbitzua abuztu osoan egongo da zabalik, baina astelehenetik egubakoitzerako ordutegia izango da 07:30etik 14:30erakoa.

Udaletxeko bergararren arreta zerbitzua abuztu osoan egongo da zabalik, astelehenetik egubakoitzera –07:30etik 14:30era–, abuztuaren 15ean eta 16an izan ezik. Agorrosin egunero egongo da zabalik, salbuespenik gabe, 09:00etatik 21:00etara.

Udal liburutegia itxita egongo da abuztuaren 3tik 25era eta Labegaraietako kiroldegiak ere itxi egingo du, abuztuaren 5etik 18ra; gainerako egunetan kiroldegia irekita egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:30era.

Laboratoriuma eta turismo bulegoa

Bisitariei begira, Laboratorium eta turismo bulegoa egunero egongo dira zabalik: astelehenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta domeketan 10:00etatik 13:00etara. Udal artxiboa abuztu osoan zehar egongo da zabalik, 08:00etatik 15:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak