29. edizio honetan, guztira 37 proiektu aurkeztu dira eta Ekolber enpresa bergararra horietako bat izan da, sari bikoitza jaso dituelarik. Lehen saria, Enpresa Berria kategorian lortu du, teknologia jabedun patentatu baten bidez eta kolageno ugariko abeltzaintzako hondakinetatik, kautxu termoplastiko berri bat fabrikatu izanagatik. Bigarren saria, Eibarko Udalaren eskutik jaso du, 10.500 eurorekin. Laguntza ekonomikoaz gain, PADEM (Ekintzaileentzako eta Start-Upentzako Zuzendaritza Programa Aurreratua) prestakuntza programan parte hartzeko aukera izango du enpresa bergararrak.