Ezkondu eta ezkongabeena ez, baina umeena bai, Santa Marinako jaietan

Julen Iriondo

Santa Marina jaiak ospatzen ari dira eguenetik Bergaran, eta gaurko ekintzak hasteko futbol partidua egin dute auzoko neska-mutikoek Ipintzan. Jaien egitarau osoa, hemen.

Ohi bezala, ezkonduen eta ezkongabeen arteko partidua ere bazegoen iragarrita egitarauan, baina jenderik apuntatu ez dela-eta, umeena bakarrik jokatu da azkenean. Goiz dibertigarria pasa dute neska-mutikoek, eta gol askoko partidua jokatu dute, gainera, 11-12 amaitu baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak