Txinpartak, ligan, eta MFK, kopan, izan dira nagusi Ipintzako udako torneoan

Julen Iriondo 2019ko uzt. 19a, 22:23

Ligako txapeldunak, Txinpartak.

Kopako finalean emaitza argia izan da, 3-0 irabazi dio MFK taldeak Bilbo FTri. Ligako finala, ostera, parekatua gertatu da, eta 50 minutuak 0-0 amaituta, penaltietan erabaki da txapela. Lehenengo bost jaurtiketetan talde bakoitzak lau sartu eta gero, Txinpartak taldea izan da, azkenean, garaile.

Ondorengoak izan dira txapelketako saritu denak:

Beteranoetan, txapeldunorde: Txokokuak.

Beteranoetan, txapeldun: Poteo Izarrak.

Beteranoetan, jokalari onena: Aitor Vaz.

Beteranoetan, pitxitxia: Aitor Marauri.

Kopan, txapeldunorde: Bilbo FT.

Kopan, txapeldun: MFK

Jokalari bereziaren saria: Lander Ugarte

Ligan, pitxitxia: Markel Lizarbe.

Ligan, jokalari onena: Mikel Beretxinaga.

Ligan, atezain onena: Manex Goiti

Ligan, txapeldunorde: Poteo Izarrak.

Ligan, txapeldun: Txinpartak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak