Euskal Herriko Gazte Orkestra bi astez aritu da egitaraua prestatzen, guztira bost emanaldi izango direlarik. Lehena, gaur izango da, Hondarribiako Itsa Etxe auditoriumean. Bihar, Bilbon izango dira, Campos Eliseosen eta igandean, Gasteizko Printzipal antzokian. Asteburuan ez ezik, astelehenean azken emanaldia eskainiko dute, Donostiako Victoria Eugenian.