Europa mailan erreferente den A Contrablues taldeak joko du Espoloian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko uzt. 19a, 10:13
Argazkia: Taller de Musics

Berumuga zikloaren barruan, emanaldia eskainiko dute gaur, 22:00etan; Heart and guts lana aurkeztuko dute.

A Contrablues taldea Europa mailako banda onenetakoa da; blues musikari dagokionez, behintzat. Horren erakusle da 2014ko European Blues Challenge-n lortu zuten garaikurra. Hala, euren musikaz gozatzeko aukera egongo da, Berumuga zikloaren barruan, gaur, barikua, 22:00etan.

Orain dela 12 urte hasi zuten musika ibilbidea, eta, ordutik, zazpiehundik gora emanaldi egin eta sei lan diskografiko argitaratu dituzte. Bartzelonako kaleetan hasi ziren jotzen, eta handik beste hainbat agertokitara egin dute salto.

Heart and guts euren seigarren lana aurkeztera etorriko dira Espoloira

Europako jaialdi handienetan izan dira. Heart and guts euren seigarren lana aurkeztera etorriko dira Espoloira. Bizitasuna, ausardia eta konpromisoa erakutsi dute, beste behin ere, lan berriarekin. Hamabi kantu jasotzen ditu diskoak: beldurrik eta lotura estilistikorik gabe sortuak. Taula gainean izango dira Alberto Noel, Hector Martin, Joan Vigo, Nuria Perich eta Jonathan Herrero taldekideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak