Lur-jausi txiki bat izan da AHTren lanetan Angiozarren

Mirari Altube Arrese 2019ko uztailaren 19a

Angiozarko auzotarrek jakinarazi dute, lur-jausia izan zela atzo, uztailak 18, Azkunetako auzo parean. AHTaren lanetan diharduten gunean egin dute behera lurrek, errefortzurako jarritako hormak, hain zuzen ere.

Aurretik ere lur-jausia izan zela gune horretan adierazi du Mila Elorzak, auzo-alkate izendatu berriak, eta horregatik eraiki zutela errefortzuko horma. Orain, horma horrek ere behera egin du. "Lurra lehor dago eta apur bat besterik ez da jausi. Euria eginda balego beste kontu bat izango litzateke", adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak