Reala eta Osasuna, aurrez aurre, Agorrosinen

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 18a, 17:48

Emakumezkoen futbol partidua izango da, abuztuaren 3an, Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Reala eta Osasunak jokatuko dute partidua, 11:00etan hasita.

Iaz Realak eta Osasunak jokatu zuten zelai berean eta oraingoan emakumezkoen taldeak zelairatuko dira. Realak Erreginaren kopa irabazi du aurten eta Osasuna, lehen mailara igotzeko lehiatzen aritu da. Gainera, aipatzekoa da datorren denboraldian Mikel Bakaikoa, bergararrak gidatuko duela talde gorritxoa beraz, Bakaikoak herrikideen aurrean egingo du debuta abuztuaren 3an.

Sarreren salmenta

Partiduko sarrerak Agorrosingo txarteldegian salduko dira abuztuaren 2an, 17:00etatik 19:00etara bitartean eta egunean bertan 9:00etatik aurrera. Nagusiek bost euro ordaindu beharko dituzte eta umeek, hiru euro.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak