Euskadiko txapelketan, besteak beste, Burdinolako seniorren emakumezko taldeak Kopa irabazi du, eta beste horrenbeste egin du talde mixto alebinak. Talde mixto seniorra, berriz, hirugarren sailkatu da. Eta, horrekin batera, klubeko hainbat ordezkari Galizian izan ziren duela aste gutxi estatu mailako txapelketan esku hartzen, euskal selekzioarekin. Emakumezkoak hirugarren sailkatu ziren, eta infantil mailako gizonezkoek txapelketa irabazi zuten.

Burdinolako kideak argazkian, Udaleko ordezkariekin.