2020ko Udalaren egutegirako argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 18a, 13:52
2019ko udal egutegiaren azala (Irudia: Bergarako Udala)

Bergarako Udalak ireki du 2020ko udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea eta irailaren 15a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Gai librea

Aurreko urtetan gai jakin bati buruzko argazkiak aurkezteko eskaera egiten zen, aurten aldiz, ez da gairik zehaztu eta paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak eta bestelako gaiei buruzko argazkiak aurkezteko aukera egongo da.

Baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da Bergaran jaiotakoa izatea edota gaur egun, herrian bizitzea. 20 x 30 zentrimetroko neurria duen argazkia aurkeztu beharko da jpg formatu digitalean. Horrez gain, lanak diska edota USB batean aurkeztu beharko dira, Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da.

Egutegirako aukeratutako argazkiak

2020ko udal egutegirako aukeratzen diren argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jaso. Hala, egilearen baimenarekin Udalak horiek erabiltzeko aukera izango du. Argazki horiek, Euskara batzordeak aukeratuko ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak