Pare bat ordu geratzen dira Ipintzako Udako torneoan finalera zeintzuk sailkatuko diren ikusteko. 19:00etan, Poteo Izarrak eta Langostas izango dira lehen final-erdia jokatzen, eta 20:00etan jokatuko dute Ezdakiu eta Txinpartak taldeek. Hala, bi talde onenek ostiralean, hilak 19, izango dute hitzordu handia, finalean.
Semicup txapelketako izenematea zabalik, egubakoitzera arte
Bestalde, antolatzaileek dagoeneko gertu dute SemiCup txapelketako 6. edizioa. Uztailaren 27an jokatuko dute baina oraingo egubakoitza izango da izena emateko azken eguna. Ohi moduan, torneoa egun osokoa izango da, eta Seminarioko kantxan jokatuko dute. Izena emateko derrigorrezkoa izango da 16 urtetik gorakoa izatea (2003an jaiotakoak barne) eta jokalari bakoitzak 10€ oraindu beharko ditu –kamiseta oparituko zaie denei–. Taldearen izenean egin behar da diru-sarrera hemen: ES90 3035 0009 18 0090099506 Izena ematerakoan jokalarien izen-abizenak jarri behar dira, eta kamisetako talla.
Txapelketa mistoa izango da, emakumezkoek eta gizonezkoek elkarrekin jokatuko dute: "Iaz nesken talde bakarra egon zen, eta aurten neska gehiago animatu gura ditugu txapelketara", diote antolatzaileek.