Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako San Fermin torneoa eskuratu du Arrate Bergara tuterar-bergararrak. Binakakoan eskuratu du txapela Bergarak, Katixa Agorretarekin batera, eta norgehiagoka ederra izan dute Salbide-Ruiz de Larramendi bikotearen aurka. Izan ere, hasieran 7-0eko markagailua ezarri dute azken hauek, eta bergararrak markagailua iraultzeko abilezia erakutsi behar izan du Labriten.
Labrit pilotalekuko harmailetan, Bergarako kuadrillaren babesa izan du Arrate Bergarak.