San Ferminak
Udalekuetan ohikoa izaten da San Fermin jaia ospatzea eta hori da hain zuzen, gaur goizean, udalekuetan egin dutena. Gazte zein begiraleek San Fermin jaietako jantziak jantzi dituzte eta entzierroa egin dute plazan.

Dagoeneko bi aste igaro dira, Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatutako udaleku irekiak hasi zirenetik. Adin ezberdinetako gazteak dihardute udalekuetan parte hartzen eta ekintza ugari egin dituzte orain arte. Nagusiek, besteak beste, Etxarrin pasa dute gaua, Betibusti elkartekoekin piraguan aritu dira eta apar festa egin dute.
Udalekuetan ohikoa izaten da San Fermin jaia ospatzea eta hori da hain zuzen, gaur goizean, udalekuetan egin dutena. Gazte zein begiraleek San Fermin jaietako jantziak jantzi dituzte eta entzierroa egin dute plazan.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.