Guillermo Azkarateren 'Naturari'
Naturari da Guillermo Azkarate osintxuarraren argazki liburuaren izena. Izan ere, Azkarateri betidanik gustatu izan zaio argazkiak ataratzea eta umeei, lagunei eta naturari, atera dizkio argazkiak, besteak beste. Hala ere, Azkaratek naturari egindakoak ditu maiteenak. Bere argazkien muina argitasuna eta iluntasuna dira eta aurrerantzean, kontraste horretan sakontzea nahiko luke.
Agustin Amasorrainen 'Irribarria'
Agustin Amasorrain bergararraren liburuan izena Irribarria da, irribarre batekin hasten dena ondo amaitzen dela ohartu delako. Argazkigintzaren zaletasuna familiatik datorkio eta begien aurrean duenari ateratzen dio argazkia, ukitutxorik egin gabe.