San Martzial txiki berreskuratu, Gonzalez Chirlaqueren agurra borobiltzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko uzt. 9a, 10:04
Bandako, orkestrako, Aritzeta abesbatzako eta Kulunka dantza taldeko kideak, San Martzialen.

Bergarako Musika Bandako, orkestrako eta Aritzeta abesbatzako kideek –Aratuste kontzertuan parte hartu ohi duten taldeek– San Martzial txiki ospakizuna zuten zapatuan, badira-eta 20 bat urte egiten ez zela. Alfredo Gonzalez Chirlaquerentzat sorpresa moduan antolatutako ospakizuna izan zen, haren agurra borobiltzeko balio izan zuena.

Goizean kalejira egin zuten Bergarako kaleetatik eta 12:00etarako San Martzialera igo ziren. Hango kantinan mokadutxoa egin ostean, jolasak egin zituzten eta ondoren elizpean bazkaldu zuten.

Bandako eta orkestrako kideak Irala kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak