Euskal selekzioarekin txapeldun izan dira ibarreko hiru ordezkari

Xabier Urtzelai 2019ko uzt. 8a, 10:00

Infantil mailakoak Galizian, txapelketa irabazi berritan.Bailarako hiru ordezkari daude bertan.

Joan den asteburuan Galizian izan ziren Euskal selekzioa ordezkatzen bailarako hainbat hockey jokalari. Emakumezkoak hirugarren sailkatu ziren, eta gizonezkoetan, infantil mailako Josu Otadui (Metropolitano HC), Ur Berraondo (Metropolitano HC) eta Peio Gallastegi (Burdiñola) txapeldunak izan ziren, finalean Valentziari irabazi eta gero. 

Joan den astelehenean Harmailatik saioan izan ziren Burdinola taldeko Ione Oianguren eta Ainhoa Salillas, emakumezkoen selekzioarekin Galizian egindako Teknifikazio txapelketan bizi izan zituztenak kontatzen. Eurekin batera bailarako Maddi Delgado, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Markiegi ere selekzioan izan ziren. Lan oso ona eginda hirugarren sailkatu ziren.

Eurekin batera, infantil mailako selekzioan ere Debagoieneko hainbat jokalari izan ziren: Josu Otadui (Metropolitano HC), Ur Berraondo (Metropolitano HC) eta Peio Gallastegi (Burdiñola). Horiek finalerako txartela lortu zuten eta bertan Valentzia faboritoaren kontra neurtu zituzten indarrak. Bada, penaltien txandan lortu zuten etxekoek garaipena, torneoa poltsikoratuz.

Galiziako torneoan egon diren hockey jokalari debagoiendarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak