Azken urteetako Bergarako Orfeoiaren proiektuek ahots asko eskatzen zituzten, eta horregatik, beste talde batzuekin batera eskaini dituzte, azkeneko urteetakoak adibidez, Oñati Abesbatzarekin. Oraingoan, baina, talde txikiagoan kantatzeko aproposak diren errepertorioa osatu dutenez, Orfeoiko kideak izan dira bakarrik kantuan, guztira, 65 laguneko abesbatza eta lau bakarlari, eta alboan izan dute 22 lagunek osatutako ganbera orkestra.