San Joxepek abian jarri du argazki lehiaketa

Maialen Regueiro 2019ko uzt. 8a, 15:17

San Joxepe, Bergarako jubilatu eta pentsionisten elkarteak, abian jarri du 60 urtetik gorakoei zuzendutako argazki lehiaketa. Elkarteak ez du lehiaketarako gairik zehaztu eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 1a izango da.

Baldintzak

Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan izan daitezke eta edozein teknika edo prozedura onartuko dira. Aurkezteko baldintzak berriz, honako hauek izango dira: 30x40 zentimetroko kartulinaren gainean aurkeztu beharko dira, kristalik eta markorik gabe eta lan bakoitzaren atzeko aldean argazkiaren izenburua eta egilearen datu pertsonalak jarriko dira (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NAN zenbakia). Lanak gainera, San Joxepe elkartean entregatu beharko dira, urriaren 1a baino lehen.

Sariak

Sari banaeta urriaren 19an izango da, San Joxepe elkartearen lokalean, 12:00etan. Epaimahaiak hiru sari emango ditu (lehen sariak 200 euro, bigarrenak 170 euro eta hirugarrenak 130 euro) eta laugarrena (100 euro), herritarrek erabakiko dute.

Erakusketa

Lehiaketako epaimahaiak aurkeztutako lan guztietatik 30 aukeratuko ditu, Bergarako San Joxepe jubilatuen etxean ikusgai egongo direnak. Erakusketa zabalik egongo da urriaren 10etik 20ra bitartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak