Zapatuan Bruselatik (Belgika) abiatuko den Frantziako Tourrerako porrak domekara bitartean egin ahalko dira, Lokatza Ziklismo Eskolak jakinarazi duenez. Bergarar askorentzat ohitura da San Martzialgo erromeria aprobetxatzea zerrendak egiteko, baina, joan den domekan ospatu zenez eta ordurako dortsal guztiak jakinarazi ez zirenez, aurten ez da aukera hori egon.