2019/07/19 22:00

Musika

'A Contrablues' taldearen emanaldia

'A Contrablues' taldearen emanaldia
Espoloia, Bergara

Bizitasuna, ausardia eta konpromisoa. Ezbairik gabe, A Contra Blues banda onenetakoa da Europako gaur egungo panoraman. Horren erakusgarri ditugu 2014ko European Blues Challengen lortutako garaikurra, musika ibilbidean egindako 12 urteak, zazpiehundik gora emanaldi eta sei lan diskografiko. Hasi zirenetik ez diote bidaiatzeari utzi, era askotako agertokietan ikusi ditugu, hasi Bartzelonako kaleetan eta buka Europako jaialdi handienetan (Luxenburgo, Cerdanyola, Frantzia, Polonia, Norvegia, Suitza, Portugal, Danimarka,...). Une honetan beren seigarren lana ari dira aurkezten, Heart and Guts. Bertan jasotako hamabi gaietan esploratzen jarraitzen du bandak beldurrik eta lotura estilistikorik gabe, norbera hobetzeko bideak eta ezbeharren eta beldurren aurkako borroka etengabea dituzte hizpide..., eta gauzak egiteko beren modua aldezten dute irmoki: bihotzarekin eta adorez, indartsu eta aske. Aitzakiarik gabea da taldearen eszenaratzea. Ezin errepikatuzko esperientzia, indartsua, sendoa eta ikus-entzuleekin estu lotua. Jardunean, ezin ahaztuko duzun emanaldia eskainiko dizute. A Contra Blues taula gainean dira: Alberto Noel gitarra elektrikoa, aho soinua, ukelelea eta koruak; Héctor Martin gitarra elektrikoa eta koruak; Joan Vigo kontrabaxua eta baxu elektrikoa; Nuria Perich bateria; Jonathan Herrero ahots nagusia eta gitarra akustikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak