2019/07/05 22:00

Musika

'The Soul Jacket' taldearen emanaldia

'The Soul Jacket' taldearen emanaldia
Espoloia, Bergara

Orain dela hamar urte baino gehiago Galiziako Rias Baixasko bihotzetik sortutako taldea da The Soul Jacket, eta une honetan Galiziako talde garrantzitsuenetakoa da rock & roll & blues estiloan. Baina Vigoko talde honek, bere garaiko beste talde gehienek ez bezala, ez du inolako arazorik estilo horretatik aldentzeko eta bere kezka guztiak azaltzeko, musika "itsaskor" batek ezartzen dituen mugetatik harago eginez. Soinu afro-latinoak eta 8 minutu baino gehiago irauten duten gaietan hirurogeigarren urte amaierako psikodelia kaliforniar hartatik eratorritako doinuak biltzeko erraztasuna, berezkoa ez ezik beharrezkoa ere du talde honek.
Jatorrizko musika beltzaren lurralde ezkutuetan areago barneratu dira sei musikari hauek, azken diskoan lurralde horiek protagonismo handiagoa hartzen baitute funkari eta musika afro-latinoari hurbiltzen zaizkion pasarte instrumentalak lagun, tartean erritmo biziko groove hipnotizatzaileak, betiere Hegoaldeko Rhythm & Blues eta Soul estiloen bakuntasuna alde batera utzi gabe. Egokiera aprobetxatuz gizarteak aurre egin beharreko benetako arazoei adarretatik heltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak