San Fermin pilota txapelketa jokatuko du Arrate Bergarak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko uzt. 1a, 08:00

Arrate Bergara pilotariak 18 urtez azpikoen San Fermin pilota txapelketa jokatuko du. Lizarran izango dira finalerdiak, eta finala Labriten, uztailaren 13an.

Bigarren aldiz antolatu dute emakumezkoen San Fermin pilota txapelketa. Zortzi bikote lehiatuko dira: lau nagusien mailan eta beste lau 18 urtez azpikoetan. Hala, Tuteran jaio baina Bergaran bizi den Arrate Bergara pilotariak 18 urtez azpikoen kategorian jokatuko du.

Finalerdiak uztailaren 6an eta 7an izango dira, Lizarran. Bergarak Katixa Agorretarekin osatuko du bikotea; eta Leire Oskozen eta Ane Mendibururen aurka jokatuko dute. Finalak uztailaren 13an jokatuko dituzte, Iruñeko Labrit frontoian, 11:30ean. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu finaleko pilota partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak