'La linea invisible' telesailaren castinga gaur, eta grabaketak bihartik aurrera

Maialen Regueiro 2019ko eka. 26a, 09:35

'La linea invisible' telesaileko eszena bat grabatzen (Irudia: Lisbeth Salas)

Movistarreko 'La linea invisible' telesaila Bergaran grabatuko da, bihar, 8:00etan hasita. Gaur, eguaztena, castinga egingo da Oxirondoko Azokako lehen solairuan, 9:00etatik 21:00etara bitartean. Mariano Barroso da telesailaren zuzendaria eta ETAren jatorrian oinarrituta dago. 

180 figurante

Guztira, 800 figurante behar dituzte telesailerako, baina Bergaran 180 aukeratuko dituzte. 25 eta 75 urte bitarteko gizonezkoak behar dira batez ere. 60 hamarkadan girotutako eszenak grabatuko dira, beraz bizar gabeko eta ile motza duten gizonezkoak aukeratuko dituzte. Gaur egingo den casting honetan parte hartu nahi dutenek, bi modu izango dituzte: batetik, www.modfie.com atarian izena emanda eta bestetik, aurretik aipatutako ordutegian Oxirondo Azokara gerturatuta. 

Trafikoan eragina

Grabaketak, bihar, etzi eta uztaileko hainbat egunetan izango dira (uztailak 1etik 15era bitartean) eta egun horietan trafikoan aldaketak izango dira. Bihar, hilaren 27a, San Pedro kalea moztuta egongo da hiru orduz, 8:00etatik aurrera, alegia. Bolura joateko, Ibargaraitik Infernokuaraino joan beharko dira eta hortik gora egin. Basartera joateko, San Martin plazatik eta Komeniotik gora joan beharko dira. 

Uztailaren 1eko grabaketa, pilotaleku barruan egingo da eta Fraiskozuriko aparkaleku batzuk produkzio kamioientzat erreserbatuko dira. Uztailaren 2tik 5era bitartean, eta 8tik 12ra bitartean, Bidekurutzeta 15 zenbakiko etxebizitzan izango da grabaketa eta momentu puntualetan trafiko mozketak egon daitezke. Azkenik, uztailaren 15ean, San Pedro kalea egun osoan zehar (8:00etatik aurrera) moztuta egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak