Abian da II. Udako futbol kanpusa

Jone Olabarria 2019ko eka. 25a, 16:18

Bergara kirol elkarteak antolatuta, atzo hasi zuten II.udako futbol kanpusa 120 neska-mutikok. Bi txandatan banatu dute eta hala, ekainaren 24a eta uztailaren 5a bitarte futbolaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Bigarren edizioa du aurtengoa udako futbol kanpusak eta balorazio "positiboa" egin du Bergara kirol elkarteko lehendakari Iosu Elorzak: "Erantzun ona izan du eta haurrak gustura dabiltza. Lehen aste honetan 120 bat neska-mutiko ari dira parte hartzen eta datorren astean 40 bat izango dira. Batzuk errepikatu eta bi astez ere egongo dira kanpusean".

Goizeko 9:00etan hasita eta 13:00a bitarte, futbolarekin erlazionatutako ekintza ugari egiteko aukera izango dute haurrek: teknika hobetzeko ariketak, partiduak, txapelketa txiki bat, baita irteerak ere. Horretaz gain, Jose Javier Barkeroren bisita ere izan dute eta berarekin solasean aritu eta bere esperientzia ezagutzeko aukera izan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak