Euskal selekzioa hiru kategoriatan lehiatuko da: alebin, infantil eta emakumezkoen 20 urtetik berakoetan. Emakumezkoen kasuan, Burdinolako sei jokalari arituko dira, Maddi Delgado arrasatearra, Edurne Ormaetxea eta Ione Oianguren aramaioarrak, Itxaso Markiegi eta Ainhoa Salillas bergararrak eta Onintza Ibarzabal soraluzearra. Alebin eta infantil mailan berriz, Pello Gallastegi bergararra arituko da.