Batzarkideak, atzo ekainak 24 elkartu ziren eta egin zuten bileran emaitzak onartzeaz gain, Elortzak alkate kargua betetzeko borondatea azaldu zuen. Irailak 29, San Miguel Egunean egingo da kargu aldatze ofiziala Angiizarko San Miguel Goiaiengeruaren Elizatean.
Hauteskundeen emaitzak
Mila Elortza: Alkateterako 26 Batzarerako 31 GUZTIRA 57
Jose Angel Mikeo: Alkateratarako 23 Batzarrerako 25 GUZTIRA 48
Jose Angel Ariaran: Alkatetarako 13 Batzarrerako 23 GUZTIRA 36
Mila Eguren: Alkaterako 13 Batzarrerako 17 GUZTIRA 30
Gaizka Elortza: Alkatetarako 12 Batzarrerako 16 GUZTIRA 28
Garbiñe Elortza: Alkaterarako 12 Batzarrerako 11 GUZTIRA 23
Jose Mari Arozena: Alkateratarako 9 Batzarrerako 3 GUZTIRA 12
Unai Etxeberria_: Alkatetarako 8 Batzarrerako 41 GUZTIRA 49
Ainhoa Larrañaga Alkatetarako 5 Batzarrerako 12 GUZTIRA 17
Unai Asurmendi: Alkatetarako 5 Batzarrerako 6 GUZTIRA 11
Igor Agirrezabal: Alkatetarako 4 Batzarrerako 11 GUZTIRA 15
Angiozarko hauteskundeen historia
1977an, Franco hil osteko lehen udal hauteskundeen aurretik egin ziren Angiozar Bailarako Batzarrerako lehen hauteskundeak, eta lege zaharreko sistemarekin egin zen bozketa. Etxez etxe jaso ziren botoak, alkatea eta sei kide aukeratuta. Ordutik, hauteskundeen dinamikari eutsiz, lau urtean behin hautatzen dira alkatea eta ordezkariak; egun, auzo bakoitzetik bi eta kaletik lau. Jose Angel Mikeo izan da alkate azken zortzi urteetan, gehienezko mugara iritsita; San Migel jaietan, beraz, alkatea aldatu beharko dute.