Katxalin eta Bedelkarren elkarlana
Katxalin eta Bedelkarrek elkarlanean dihardute aspalditik. Izan ere, elkarteak sortutako informazioa Bergarako hainbat komertziotan egoten da eskuragarri. Maite Valle, Katxalin elkarteko Bergarako arduradunak adierazi du, Bedelkarreko kideen ideia izan dela gaurko jaia egitea. Vallek gainera, jai honek duen garrantzia azpimarratu du: "Katxalinentzat oso garrantzitsua da herritarrekiko ikusgarritasuna izatea eta bereziki, gaixo dauden emakumeek beraiei laguntzeko gaudela jakitea".
Azokako produktuak
Azokan izan dituzten hainbat produktu Katxalin elkarteko kideak egindakoak dira. Horregatik, Vallek honakoa aipatu du: "Gaurko azokan lortutako dirua produktuak egiteko behar dugun materiala erosteko bideratuko dugu". Izan ere, elkarteko kideek eskuz egiten dituzte besteak beste, ospitaletan gaixo dauden emakumeei ematen dizkieten bihotzak eta umeei bideratutako panpinak.