75 taldek dihardute Bergarako hiruko saskibaloi txapelketan

Maialen Regueiro 2019ko eka. 22a, 20:10

Gaur goizean eman diote hasiera Bergaran, hiruko saskibaloi txapelketari. Dagoeneko hamabigarren edizioa antolatu du Bergara kirol elkarteko saskibaloi sailak eta aurtengo edizioan, 75 taldek eman dute izena. Aurten gainera, parte-hartzaileen artean enpresak daudela da nobedadea. 

Eguraldia lagun

Goizean zein arratsaldean eguraldia lagun izan dute txapelketako jokalariek. Marian Mellado, Bergara kirol elkarteko saskibaloi saileko arduraduna pozik azaldu da momentuz, txapelketak eman duenarekin. Eskerrak eman nahi izan du antolakuntzan laguntzaile aritu diren guztiei eta babesleen laguntza ere aipatu du. 

Saskibaloi egokituaren erakustaldia

Txapelketa honen baitan, baina bihar, igandea, izango da saskibaloi egokituaren erakustaldia. Melladok aipatu du beti dela garrantzitsua saskibaloi egokituan diharduten jokalariak ezagutzea. 

Astelehenean, 'Harmailatik' saioan

Hiruko saskibaloi txapelketak eman duena eta protagonista zein antolakuntzako kideen hitzak izango dira ikusgai, astelehenean, hilaren 24an, Harmailatik saioan, 21:30etan eta 23:30etan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak