Urteko egunik luzeenak eta gaurik motzenak bizi izaten ari garela ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira Bergaran ere. Domekan solstizioa gaua ospatuko dute San Martin plazan (22:30); Xaxau jai herrikoien konpartsa duela urte gutxi batzuk hasi zen gau horretarako egitarau xume bat antolatzen eta urtez urte gero eta jende gehiago batzen da plazan.
Suaren bueltan, ipuin kontaketa, sorgin dantza eta musika izango dira, besteak beste: "Dantza, ilargia, ipuina, musika, magia, sorginak, irudimena, eguzkia... sua!". Xaxaukoek bertaratzeko gonbidapena egin diete herritarrei.
Ohikoa San Juanen eta Elosuan
Askoz tradizio luzeagokoak dira San Juango eta Elosuko jaiak. Bihar hasi eta astelehenera arte –San Juan eguna–, askotariko ekitaldiak izango dira bi auzoetan. San Juanen ortu lehiaketa da ekitaldi nagusia; Elosuan, berriz, herri kirolek pizten dute ikusmin handien.