Angiozarko Trikiti Eskolak ikasturte amaierako erakustaldia egin du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ekainaren 20a

Giro ederra jarri zuten Angiozarko trikitilariek atzo auzoan. Trikiti Eskolaren ikasturte amaierako erakustaldia egin zuten. Manex Torrealdai irakaslearen laguntzarekin egin zuten emanaldia. Andre Madalen, Neska Zaharrak eta Zazpi jauzi piezak jo zituzten, besteak beste. Horrez gain, Huntza taldearen Lasai abestia kantatu egin zuten, eta Ameriketara joan nintzen abestia rap estilora jo zuen pandero taldeak biserak eta betaurrekoak jantzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak